Oria ibaia piragua bidez garbitzeko deia, larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 12a, 00:00

Oria ibaia garbitzeko deia egin du aurten ere, Puntapax Kanoe Kirol Elkarteak. Larunbat honetarako jarri du hitzordua, 9:30etan baina ez Zubietan. Orain arte Aliriko zubi parean jartzen zuten antolatzaileek biltzeko hitzordua. Aurtengo ediziorako ere hasiera batean leku beretik abiatzekoak ziren. Baina azkenean Santueneako Orbeldiko presa parera gerturatzeko gonbita luzatzen dute. Aipatu moduan, hilaren 16an goizeko 9:30etan. Piraguan ibili, tarte atsegina igaro, eta bide batez, Oria ibaia garbitzea izango da ekimenaren helburu nagusia. Iaz zabor asko jaso zutela eta, joan den azaroan izan ziren uholdeen ondorioz, antolakuntzatik adierazi dutenez, oraingoan, “zabor gehiago jasoko dugulakoan gaude”.