Klubaren Eguna ospatuko du Usurbil FT-k larunbatean, kirol urtea amaitzeko

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 12a, 00:00

Denboraldiko asteburuetako dinamika alboratu eta jai giroan murgilduko da Usurbil FT larunbat honetan. Klubaren Eguna ospatuko dute, futbolari, entrenatzaile, zaletu eta zuzendaritza taldeko kideek. Goiz eta eguerdi partean, azken aldiz bisitatu ahal izango da futbol taldeen bilgunearen historia errepasatzen duen erakusketa. Ostegunaz geroztik zabalik dago Sutegiko aretoan. Usurbil FT-ren materiala, klubari loturiko artikuluak, argazkiak… Bilgunea 1976an sortu zenetik gaur egun arteko historia jasotzen du. Ostegun eta ostiral honetan, 18:00-20:00 artean egongo da zabalik eta baita larunbat goizez ere. Larunbateko jaialdian bestalde, jokoak, Usurbil Cup txapelketako finalerdiak, lagun arteko partidak edota klubekoentzako afaria antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa:

11:00-13:10 Usurbil FT-ren erakusketa Sutegin.

Goizean zehar, Usurbil Cup txapelketako finalerdiak Kiroldegian.

15:30 Futbol Eskolako eta alebinetako umeekin jolasak herriko frontoian eta Mikel Laboa plazan (15:15etan hurbildu daitezela plazara).

17:00 Futbol Eskolako eta alebinetako umeentzako txokolate jana Benta tabernaren eskutik.

17:30 Nesken areto futboleko partida frontoian.

18:15 Mutilen areto futboleko partida frontoian.

19:30 Mikel Laboa plazatik abiatuta, triki poteoa herriko trikitilariekin (Benta, Txiriboga, Bordatxo eta Artzabal tabernen eskutik).

21:15 Klubeko jokalarientzako afaria Agerialden (Salazarri omenaldia egingo zaio bertan).