Kirol Patronatuak udako ikastaro eskaintza prestatu du

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 13a, 00:00

Kirol zaleek uda honetan ere kirolaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute. Kirol Patronatutik ikastaro eskaintza zabal antolatu dute uztailerako. Hilaren 4tik 20ra, helduentzat hobekuntza ikastaroa igerilekuan, mantentze gimnasia, aerobik, pilates, spinning. 8-10 urte arteko gaztetxoentzat, "Kirolarekin jolasean" ekimena antolatu dute. Jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute; igeriketa, herri kirolak, talde kirol eta jolas desberdinak, pilota palaz, tenisa, badminton, mendi bizikletekin txangoak, patinak, psikomotrizitatea material ezberdinekin, jolasak, txapelketak... Etxeko txikienei zuzenduriko igeriketa ikastaroak ere antolatu ditu Kirol Patronatuak. 

Informazio gehiago edo izen emateko: 943 372 498 edo kirolpat@usurbil.net.