Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailerako antolatu duen Udajolas ekimenari loturiko bilera deitu dute asteazken honetarako, udalekuotan izena teman duten haurren gurasoei zuzendua egongo dena. Hitzordua, arratsaldeko 17:00etarako finkatu da, Udarregi Ikastolan. Uztailaren 3tik 27ra luzatuko den ekimenaren nondik norako guztien berri jasotzeko aukera egongo da bertan.
Aginagako udako txokoetan, izen ematea ixtear
Amaitzear da bestalde, San Praixku Guraso Elkarteak uztailerako Aginagan antolatu dituen txokoetan izen emateko epea. Etzikoa, ekainaren 15ekoa izango da, apuntatzeko egongo den azken eguna. Informazio gehiago eta izen emateko honako telefono zenbaki hauetako batera deitu daiteke: 600 484 948 (Manuel) edo 650 011 933 (Mari Jose). Prezioak iazko antzekoak izango direla iragarri dute, txokoetan parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera. “Aukera ederra eskola desberdinetan ibiltzen zaretenok, Aginagan bertan elkartzeko”, adierazi dute San Praixku Guraso Elkartetik. Txokoak uztailaren 2tik 30era burutuko dira, goizez, 10:00-13:00 artean. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, irteerak egiten diren egunetan eguneroko ordutegia aldatu daiteke.