Zumarteko kideen ikasturte amaierako lehen kontzertua, asteazken honetan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 13a, 00:00

2012-2013 ikasturteko matrikulazio epea igaro ostean, udako oporraldian murgildu aurretik denboraldi amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Zumarte Musika Eskolako kideek. Abesbatzek, instrumenturen batean trebatzen ari diren ikasleek edota sortzen joan diren taldeek parte hartuko dute. Datorren astelehenetik ekainaren 18tik hilaren 22ra arte luzatuko dira kontzertuak. Lehen saioa halere, gaurko iragarria dago. Hona hemen egitarau osoa:

Ekainak 13, asteazkena
18:30 Piano audizioa Zumarteko Ganbaran.

Ekainak 18, astelehena
19:30 “The Astelehen´s”  eta Ganbarakada taldeak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 19, asteartea
16:00 Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, klarinete bikotea eta biolin-flauta taldeak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 20, asteazkena
18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan: trikitixa taldeak, Gitarra Taldeak, Saxo Taldea, Piano bakarlariak.

Ekainak 21, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.

Ekainak 22, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.