Juan Karlos Alduntzin eta Imanol Azpiroz, ostiralean Zubietan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 13a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den astean aurkeztu zuen hondakinak kudeatzeko plan eguneratua eta Zubietan eraikiko diren azpiegiturak, bi gaion inguruko azalpenak emateko bilera antolatu du Zubietako Herri Batzarrak ostiral honetarako, ekainaren 15erako. Gai honi buruz zer esanik baduten bi hizlari gonbidatu dituzte ekitaldira, usurbileginez.com web orrialdeak iragarri duenez; batetik, Aldundiko ingurumen alorreko diputatu Juan Karlos Alduntzin, eta bestalde, Usurbilgo Udaleko zinegotzi eta San Marko Mankomunitateko lehendakari ohi Imanol Azpiroz. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etako finkatu dute Zubietako Kaxkape egoitzan. 

Gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatzekoak dira bestalde, Aldundiaren hondakinen kudeaketarako plan eguneratuaren inguruan.