Ekitaldi ugari igandean Saguesen, mosaiko erraldoia eraiki aurretik

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 13a, 00:00

Gipuzkoa Zero Zabor bilguneak igande eguerdiko 12:30etarako finkatua du, haize errota koloretsu baten irudia izango duen mosaiko erraldoia eraikitzeko hitzordua. Aldez aurretik, goizeko 10:00ak aldera abiatuko da ordea, Donostiako Saguesen ospatuko den aldarrikapen festa eguna. 

Gogoan izan, koloretazko kartulinak eskuratzea beharrezkoa izango da igandeko ekimenean parte hartu ahal izateko. Oraindik kartulinarik ez duenak, ostiral honetan, ekainaren 15ean aipatu materiala lortzeko azken aukera izango du, 19:00etatik aurrera Usurbil Zero Zabor taldekoek plazan jarriko duten mahaian. Kartulinak eskutan dituztela gerturatu beharko dute herritarrek igandeko aldarrikapen festara. "Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia" ekimenean parte hartzeko, beranduenez igande eguerdiko 12:00etan Saguesen egon beharko da. GZZ-tik aurreratu dutenez, ordu horretan mosaikoan kokatzen joan beharko dute herritarrek. Antolatzaileek bidalitako egitarauren zehaztasun gehiago, hemen:

10:30-11:30 Musika eta eskulanak.
11:00-11:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
11:30-12:00 Bertsolariak, antzerkia, musika...
12:00-12:30 Mosaikoan kokatzea.

Tokia: Sagues, Donostia.
Antolatzailea: Gipuzkoa Zero Zabor.