Larunbatean Oria ibaia garbitzeko laguntza eskaini dute, Urgarden taldekoek

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 14a, 00:00

Gipuzkoako ibaiak garbitzea helburu duen Urgarden taldeko boluntarioek, Puntapax Kanoe K.E.-ak piragua bidez larunbaterako Oria ibaia garbitzeko antolatu duten ekimenean parte hartuko dute. Hala eman dute jakitera, sarean duten blogaren bidez. Kirol taldekoak burutuko duten lanaren osagarria izango da euren laguntza. "Oriako ibaia garbitzeko ekimenak aspalditik antolatzen ditu Puntapaxek, baina beti uretatik. Haiek uretan adituak dira, gu ur ertzetan... Guztiak bilduta, talde ezin hobea osatuko dugu!", adierazi dute blog bidez, Urgarden taldekoek. 

Orain arte, Puntapax Kanoe Kirol Elkartekoek Oria garbitzeko hitzordua Zubietako Aliri zubi azpian finkatu izan dute. Aurten ordea ez, larunbatean biltzeko deialdia Santueneako Orbeldi presa parerako egin dute. Goizeko 9:30etan hain zuzen.