1976. urtean sortu zenetik gaurdaino Usurbil FT klubak eman duena erakusketa batean bildu dute futbol bilgunekoek. 36 urte luzeko ibilbidea islatuta geratuko da, gaurtik larunbatera arte, Sutegin bisitatu ahal izango den erakusketan. Material desberdina jarriko dute bertan; argazkiak, kamisetak, artikuluak... Ordutegi honetan egongo da zabalik: hilaren 14ean eta 15ean, 18:00-20:00 artean; eta hilaren 16an, 11:00-13:30 artean. Erakusketako azken egunean hain zuzen, 2011-2012 denboraldia borobiltzeko klubaren eguna ospatuko dute Usurbil FT-koek. Hemen egitaraua:
11:00-13:10 Usurbil FT-ren erakusketa Sutegin.
Goizean zehar, Usurbil Cup txapelketako finalerdiak Kiroldegian.
15:30 Futbol Eskolako eta alebinetako umeekin jolasak herriko frontoian eta Mikel Laboa plazan (15:15etan hurbildu daitezela plazara).
17:00 Futbol Eskolako eta alebinetako umeentzako txokolate jana Benta tabernaren eskutik.
17:30 Nesken areto futboleko partida frontoian.
18:15 Mutilen areto futboleko partida frontoian.
19:30 Mikel Laboa plazatik abiatuta, triki poteoa herriko trikitilariekin (Benta, Txiriboga, Bordatxo eta Artzabal tabernen eskutik).
21:15 Klubeko jokalarientzako afaria Agerialden (Salazarri omenaldia egingo zaio bertan).