Egun bat, Kalezarko San Juanak hasteko

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 14a, 00:00

24 ordu eskas geratzen dira Kalezarren, egunerokotasunetik irten eta jaietan murgiltzeko. Inguruotako festa denboraldiari ekingo dioten San Juanetako lehen ekitaldiak bihar ospatuko dira. Auzotarren arteko jokoak iragarri dira. Lehia sanoan ikusi ahal izango ditugu beraz, kalezartarrak. Gauean, parranda giroa ziurtatua egongo da, Besteik Pe eta Joxpa taldeekin. Aurtengoan bi asteburetan ospatuko diren Kalezarko festen lehen egunetako egitaraua, hemen:

Ekainak 15, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Besteik Pe.
Ondoren: Joxpa taldearekin dantzaldia.

Ekainak 16, larunbata
06:00 Gosaria eta oilasko biltzaileen irteera.
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.
16:00 Musa (izen ematea 16:30etan itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
00:00 DJ Van.

Ekainak 17, igandea
10:00 IX.Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.