Usurbil Judo Klubeko kide Oiana Blanco, uztaila amaieran Londresen ospatzen hasiko diren Olinpiar Jokoetarako prestakuntza fase betean dago. Asteburu honetan, Japoniara doa entrenatzaile Esteban Arrillagarekin. 48 kg azpikoen mailan sailkatu den oriotarrak bertan emango dio hasiera, mundu mailako proba garrantzitsuenari begira burutzekoak dituen prestakuntza saio espefizikoei. Japoniatik bueltan, Castelldefells, Alemania eta Madrilen ere jardungo du Blancok.