Maixu etxeko alokairu sozialeko pisuaren zozketa, astelehen eguerdian

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 14a, 00:00

Maixu etxe izenez ezaguna den Gernika ibilbidea 13an kokaturiko eraikinean une honetan hutsik dagoen alokairu sozialeko pisuak, laster izango du maizter berria. 1. eskuinako bizilaguna hautatzeko zozketa burutuko du Usurbilgo Udalak, datorren astelehenean, ekainaren 18an, 12:00etan udaletxeko udalbatza aretoan hasiko den ekitaldi publikoaren bidez. Gobernu taldetik ohartarazi dutenez halere, zozketa burutu eta "Udalak, etxebizitza behin behingoz esleitu aurretik, oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla ziurtatuko du". 

Zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan onartu ostean finkatu du Udalak, zozketarako eguna. Guztira, zazpi eskaera dira Udalak onartu dituenak eta astelehenean zozketan parte hartuko dutenak.