Iritsi da eguna, gaurtik aurrera Kalezar San Juan jaietan murgilduko da, lehen suziriak jaurti eta buruhandiak irten ostean. Auzotarren arteko jokoak ospatuko dira gero. Lehia sanoan ikusi ahal izango ditugu beraz, kalezartarrak. Gauean, parranda giroa ziurtatua egongo da, Besteik Pe eta Joxpa taldeekin. Bihar Oilasko Biltzaileen Eguna ospatuko da, etzi Haurren Eguna. Aurtengoan bi asteburetan ospatuko diren Kalezarko festen lehen egunetako egitaraua, hemen:
Ekainak 15, ostirala
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
23:30 Besteik Pe.
Ondoren: Joxpa taldearekin dantzaldia.
Ekainak 16, larunbata
06:00 Gosaria eta oilasko biltzaileen irteera.
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.
16:00 Musa (izen ematea 16:30etan itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
00:00 DJ Van.
Ekainak 17, igandea
10:00 IX.Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea