Konturatzerako igaro da Kalezarko San Juan jaien lehen asteburua. Giro ederra izan dute auzoan festak tarteko. Kontzertuak, oilasko biltzaileak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak... Ondoko irudian, dantzarien emanaldiko une bat. Euria ari zuen arren, eguraldiak ez zuen ekitaldia zapuztu. Aipatu moduan, San Juanetako lehen asteburua igaro da, baina bigarren bat geratzen da. Lau eguneko atsedenaren ostean, ostiralean itzuliko da festa giroa Kalezarrera, besteak beste, San Juan eskearekin:
Ekainak 22, ostirala
17:00 Tortila patata lehiaketa.
19:00 Zumarte Abesbatzaren emanaldia.
23:00 Urrezko Muxkerrak+Hotzikara+Mendeku Itxua+Itzartu.
Ekainak 23, larunbata: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskeraren jarraipena.
Ekainak 24, igandea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
18:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.