Igandeko ekitaldira joateko gonbitea egin du Gipuzkoa Zero Zabor taldeak

Noaua Aldizkaria 2012ko ekainaren 15a

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak prentsaurrekoa eskaini du ostiral honetan, ekainak 15, Donostiako Koldo Mitxelenan. Igandean, goizeko 10:00etatik aurrera, Donostiako Saguesen mosaiko erraldoi bat egiteko deia egin dute. Aldarrikapen festa izango da, "Aire garbiak bira nazan" lelopean.