Maixu etxe izenez ezaguna den Gernika ibilbidea 13an kokaturiko eraikinean une honetan hutsik dagoen alokairu sozialeko pisuak, laster izango du maizter berria. 1. eskuinako bizilaguna hautatzeko zozketa burutu du gaur eguerdian Usurbilgo Udalak, udalbatza aretoan egin den ekitaldi publikoan. Gobernu taldetik ohartarazi dutenez halere, zozketa burutu eta "Udalak, etxebizitza behin behingoz esleitu aurretik, oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla ziurtatuko du".
Zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendan onartu ostean finkatu du Udalak, zozketarako eguna. Guztira, zazpi eskaera dira Udalak onartu dituenak eta gaur zozketan parte hartu dutenak. Pisua egokitu zaion herritarraren ostean, itxarote zerrenda bat osatu da gainerako partaideekin. Aldaketarik ez bada, pisuko maizter berriak uda honetan jasoko ditu bizilekuko giltzak.