Abesbatzen txanda gaur, Zumarteko ikasturte amaierako kontzertuetan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 19a, 00:00

Aste honetan ikasleek eskainiko dituzten emanaldiekin agurtuko dute Zumarte Musika Eskolakoek, 2011-2012 ikasturtea. Atzo “The Astelehen´s”  eta Ganbarakada taldeek jo zuten Sutegin. Gaur, abesbatzen txanda izango da. Hona hemen, ostiralera arte iragarri dituzten hitzorduak:

Ekainak 19, asteartea
16:00 Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, klarinete bikotea eta biolin-flauta taldeak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 20, asteazkena
18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan: trikitixa taldeak, Gitarra Taldeak, Saxo Taldea, Piano bakarlariak.

Ekainak 21, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.

Ekainak 22, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.