Arquia/Próxima izeneko sarietan aipamen berezia jaso du Potxoenea kultur etxeko eraikinaren proiektuak. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, herri eragileen biltoki izan nahi duen gunea diseinatu zuten Maialen Sagarna, Ainara Sagarna eta Juan Pedro Otaduy arkitektoek Arquia fundazioak antolaturiko sariotara aurkeztu zuten euren proiektua. Guztira, 1.500 proiekturen artean lehiatu behar izan du Irazu kaleko eraikinak. Epaimahaiak orain, ezagutzera eman dituen 25 aipamenen artean sartu du, Usurbilgo eraikina. Ez hori bakarrik, Sagarna ahizpek eta Otaduyk Potxoeneako eraikinaren proiektua aurkeztu eta defendatu ahal izango dute, urrian Coruñan burutuko den kongresu batean. Sarituriko proiektu guztiak liburu batean jasoko dira, besteak beste, Potxoenea eraikineko proiektua.