Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideek atzo amaitu zituzten ikasturte honi dagozkion entsegu saioak. Denboraldia gainera, modu berezian borobildu zuten kantu zaleek. Mikel Markez abeslari gonbidatu baitzuten ekitaldira. Giro ederra nagusitu zela berri eman digute antolakuntzatik. "Jendea katu-gosez etorri zen eta Mikel Markezek kantu bakoitzaren kontestua, nola sortu zen, kantuaren historioa kontatu ondoren denok batera kantatzen genuen. Euskal kantugintzaren eboluzio historikoa eta hainbat gertakizun bitxi kontatu zizkigun, ordu eta erdiko egonaldi erakargarri bat egin zuelarik", adierazi diote NOAUA!-ri Kantu Taldetik. Ondoan, antolatzaileek atzo atera eta NOAUA!-ra helarazi diguten argazkia.
Gogoan izan, kantu zaleek uda aurreko azken hitzordua Santixabeletan izango dute. Ekainaren 30ean ospatuko baita aurten, kantu-zikiro jana.