Aste honetan ikasleek eskainiko dituzten emanaldiekin agurtuko dute Zumarte Musika Eskolakoek, 2011-2012 ikasturtea. Herenegun “The Astelehen´s” eta Ganbarakada taldeek jo zuten Sutegin. Atzo, abesbatzen txanda izan zen. Gaur, talde instrumentaletako kideek parte hartuko dute. Hona hemen, ostiralera arte iragarri dituzten hitzorduak:
Ekainak 20, asteazkena
18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan: trikitixa taldeak, Gitarra Taldeak, Saxo Taldea, Piano bakarlariak.
Ekainak 21, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.
Ekainak 22, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.