Usurbil FT eta Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetako kideen erakusketen ostean, ostegun honetan hasi eta astelehenera arte, Artzabalgo pintura ikastaroan parte hartu duten herritarren lanak ikusgai egongo dira, Sutegiko aretoan. Erakusketa ordutegi honetan zabalduko dute: ostegun eta ostiralean, 17:00-20:00 artean; larunbatean, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean; igandean, 10:00-13:00 artean.
Ekainaren 26an bestalde, Zirriborro Tailerreko ikasleen txanda izango da. Uztailaren 3ra arte, leku berean, Sutegiko erakusketa aretoan, urtean zehar sortu dituzten eskulan eta margolanen bilduma ezagutzeko aukera egongo da, ordutegi honetan: egunero, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 artean.