Zumarteko Musika Txokoko ikasleen emanaldia gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 21a, 00:00

Bi emanaldi baino ez dira geratzen, Zumarte Musika Eskolak antolatu dituen ikasturte amaierako kontzertuak bukatzeko. Ostegun honetan, Musika Txokoko ikasleen txanda izango da Sutegin. Bihar bestalde, Kalezarren eskainiko duten azken emanaldia, kasu honetan, Zumarte Gazte Abesbatzako kideek. Hona hemen, bi hitzorduon zehaztasun gehiago:

Ekainak 21, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.

Ekainak 22, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.