Mikel Alvira idazlea, gaur Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 21a, 00:00

Idazle batekin topaketa saioa antolatu du Sutegi udal liburutegiak, ostegun honetarako, ekainaren 21erako, 19:00etatik aurrera Sutegin. Mikel Alvira nafarra gonbidatu dute saiora eta berarekin solasean aritzeko aukera izango da. “El silencio de las hayas” (2009), “Cuarenta días de Mayo” (2010) eta “Llegará la lluvia” lanen egilea, une honetan Usurbilgo udalerria hizpide duen eleberria prestatzen ari da. Iparraldean bizi den usurbildar baten historia azalduko du lan honetan.