Sei hilabeterako hitzartua zegoen moratoria epea amaitzear den honetan, mugimendu ugari gertatzen ari dira azken egunotan hondakinen kudeaketaren gaiari lotuta. Atzo, Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioko PSE-EE-ko bi ordezkarik, Arcadio Benitezek eta Denis Itxasok dimituko dutela iragarri zuten. Konsorzioak harturiko erabakien aurka egoteagatik, erakundea uztea erabaki dute bi ordezkari sozialistek. Bestalde, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiek Aldundiko ingurumen alorreko diputatu Juan Karlos Alduntzinen aurkako mozioa erregistratu dute gaur, uztailaren 6an Batzar Nagusietan eztabaidatua izan dadin. Mozioa erregistratzen izan dira aurreko legegintzaldiko Ahaldun Nagusi ohi Markel Olano (EAJ-PNV), Batzar Nagusietako lehendakari ohi Rafaela Romero eta PP-ko Juan Carlos Cano.