Usurbilgo Pilota eta Paleta Goma txapelketetako finalerdiak, asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 22a, 00:00

Azken txanpan dira jada, hileotan jokatu diren Usurbilgo Pilota Txapelketa, eta baita emakumezkoen zein gizonezkoen Paleta Goma Txapelketa ere. Asteburu honetan lehia saio guztiotako finalerdiak jokatuko dira. Finalak berriz datorren astean ospatuko diren Santixabeletan. Paleta Goma Txapelketako azken neurketak, asteazkenean, ekainaren 27an, 18:00etatik aurrera. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak berriz, Santixabel egunez, uztailaren 2an 17:00etan hasita (ondoko irudian, iazko finalistak).

Neurketa erabakigarriak beraz, larunbat eta igande honetan jokatuko direnak. Jarraian, partida hauen guztien inguruko zehaztasun gehiago:


USURBILGO PILOTA TXAPELKETA

Ekainak 23, larunbata
Ordua: 11:00.
Tokia: Usurbil.

Neurketak:

Jubenilak, finalaurrekoak:
Labaka-Iruretagoiena (Bidegoien)
Hernandez-Flores (Oiartzun)

Ekainak 24, igandea
Ordua:
 11:00.
Tokia: Usurbil.

Neurketak:

Jubenilak, finalaurrekoak:
Zendoia-Imaz
Inda-Untxalo (Baztan)

PALETA GOMA TXAPELKETA

Ordua: 17:30.
Tokia: Usurbil.

Neurketak:

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA
Aitziber Aranguren-Dolo Errasti
Ane Aranburu-Ainhoa Azpiroz

Zaloa Leoz-Nerea Zinkunegi
Nagore Leoz-Rosa Uribe

GIZONEZKOEN TXAPELKETA
Oidui Usabiaga-Mikel Ibarreta
Unai Loidi-Josu Errekondo

Xabier Errasti-Imanol Esnaola
Xabier Murua-Jon Olaizola