Jaien buela honetan amaierara heltzen ari dira herrian antolatu diren kirol txapelketa desberdinak; tartean, Usurbil FT-ren eskutik azken asteotan jokatu dena, Usurbil Cup. San Juan bezpera honetan, larunbatez jokatuko dira final saio nagusiak.
Aurreko urteetako final saioekin alderatuta, berrikuntzak txertatu dituzte aurtengoan. Batetik, ekimenean parte hartu duten minibenjamin mailako taldeak txapelketan zehar ez dira elkarren artean lehiatu, eta honenbestez, ekainaren 23an talde guztiek jokatuko dute. Goizez 10:30etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian.
Arratsaldez, 16:00etan hasita gainerako mailetako taldeen txanda izango da. Final saioak frontoian jokatuko dira. Partidak amaituta, sari banaketa burutuko da, Usurbil FT-k aurreikusia duenez, 20:30ak aldera. "Guztientzako izango da oparia amaieran", adierazi dute antolakuntzatik. Usurbil FT-tik ohartarazi nahi dutenez, "sari banaketaren garaian, gauzak azkartze aldera, talde berdineko jokalariak elkarrekin egon daitezela" eskatzen dute. Eguna bukatzeko, Usurbil Cup txapelketan parte hartu duten guztiek taldeko argazkia aterako dute Mikel Laboa plazan.
Hemen, bihar jokatuko diren partida guztien ordutegiak:
Minibenjaminak
10:30 Zendoia – Goieko “B”
10:45 Goieko “B” – Martxelo Garraioak
11:00 Martxelo Garraioak – Zendoia
11:20 Maite Moda Infantil – Goieko “A”
11:35 Goieko “A” – Zuri F.T.
11:50 Zuri F.T. – Maite Moda I.
12:10 Artzabal – Otar Goxo
12:25 Otar Goxo – InoxVicen
12:40 Marije Arropa d. - Artzabal
13:00 InoxVicen – Marije Arropa d.
Neskak (LH 6, DBH 1,2)
16:00 Pauma – Lakasitos
Infantilak
16:50 Txiribogako Titiriteroak - Rupin
Neskak (LH 3,4,5)
17:40 Lizardi – Bordatxo
Benjaminak
18:30 Ekien Ateak-Arantxa Akademia
Alebinak
19:20 Tzelzi – Blai
20:30ak aldera, sari banaketa eta ondoren, taldeko argazkia Mikel Laboa plazan.
Tokia: frontoia.