Gaur, pailazoak Santuenean eta "Herio heroi" antzezlana Zubietan

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 22a, 00:00

"Herio heroi" antzezlana programatu du Zubieta Lantzen bilguneak, ostiral honetarako, ekainaren 22rako. "Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuen kargu egin behar dute, haiekin elkarbizitza eginez. Zprist eta Geinst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute bere gain... Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdoa", gaur gaueko 22:00etatik aurrera Kaxkapen, Oier Guillan, Ainhoa Balerdi eta Amaia Corral aktoreekin. Sarrera doan. 

Ikasleek oporrak hartuko dituzten egun honetan bestalde, pailazoen emanaldia programatu du Santuenea Elkarteak. "Ipar Poloan bero, dantzatuz gero" izeneko saioa eskainiko dute Jakin eta Jolas antzerki taldeko kideek. Emanaldia, 17:30etan hasiko da Santueneako frontoian.