Santixabeletako egunez eguneko ekitaldiak, Agenda atalean ikusgai

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 22a, 00:00

Ate joka ditugu, astebete baino gutxiago falta da Usurbil Santixabeletan murgiltzeko. Usurbilgo Udala jai egitaraua etxez etxe banatzen hasia da. Honenbestez, herritarrak jasotzen ari dira aurtengo jaietan izango dugunaren inguruko informazioa. NOAUA!-k datorren astekariarekin batera, jaietako gehigarrira argitaratuko du. Bertan egitaraua ere jasoko da. Baina ordura arte itxaron ezin duenak, web orrialde honetako Agenda atalean, egunez eguneko ekitaldien zerrenda kontsulta dezake jada. Lehen hitzorduak, hilaren 27rako deitu dira. Hortik aurrera, uztailaren 2ra arte egunerokotasuna alboratu eta festa giroan murgiltzeko nahi adina aitzakia izango dugu.