San Juan sua Kalezarren, baina baita Zubietan eta Aginagan ere

Noaua Aldizkaria 2012ko ekainaren 22a

Bihar, ekainaren 23a izango dugu, San Juan bezpera. Kalezar jaietan murgildua dugu eta egitarauaren baitan, urte luzeetako tradizioari jarraituz eskean irtengo dira bihar bazkalostean. Gaueko 22:00ak aldera San Juan sua piztuko dute. Kalezarretik kanpo, ospakizun ekitaldi gehiago deitu dira ordea. Batetik, Zubietan triki poteoa antolatu dute 19:30etan. Afaria 21:00etan, eta horren ostean sua piztuko dute.

Aginagarrentzat ere biltzeko hitzordua finkatu du. Antxomolantxa Elkartetik berri eman dutenez, gaueko 22:00etan piztuko dute San Juan sua, ohiko tokian, Sekaña inguruan.