Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 25a, 00:00

Gaurkoa da XXXVI. Bertsopaper Lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna. Gutunazal batean goitizenarekin. Barruan beste gutunazal batean egilearen datuak adierazi beharko dira. 6-10 bertso idaztea eskatzen dute oraingoan. Usurbildarrei eta baita Bota Punttubako kideei ere zuzendua dagoen txapelketa dela gogorarazten dute Bota Punttubatik. 

Gainerakoan, txapelketan parte hartzeko aurreko edizioetako baldintzak bete beharko dira:
-Usurbildarra izatea.
-Gai librean idaztea.
-Lanak, ekainaren 25a baino lehen Udaletxera eraman edo postaz bidali: 
XXXVI. Bertsopaper Lehiaketa
Joxe Martin Sagardia Enparantza
20170 Usurbil

-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Gutxienez 6 bertso; gehienez 10.
-Saria: lehenak, 200 euro eta txapela. Bigarrenak, 150 euro. Hirugarrenak, 100 euro.
-Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz.
-Lanarekin batera gutun itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak ipini.
-Erabakia jaietako bertso saioan emango da aditzera: ekainaren 30ean.

Punta puntako bertsolariak, larunbat gauean
Bertsopaper Lehiaketako irabazlea nor den jakin aurretik, bertso saio ederraz gozatzeko aukera egongo da frontoian, larunbatean, 22:00etan hasita. Bota Punttubakoek seikote hau gonbidatu du, jaietako ohiko hitzordura; Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Josu Oiartzabal, Arkaitz Estiballes eta Aitor Sarriegi.

Jaietako egitaraua, Agendan ikusgai
Ate joka ditugun Santixabel hauetako egunez eguneko ekitaldi zerrenda, web orrialde honetako Agenda atalean kontsulta daiteke.