Imanol Agirretxerekin futbol partida jokatuko dute gaur, Gaztelekukoek

Noaua Aldizkaria 2012ko ekainaren 25a

Udarregi Ikastolako ikasleak joan den ostiralean murgildu ziren udako oporretan. Egunerokotasunea alboratu eta bestelako ekintzetan parte hartzeko aukera dute. Bai behintzat DBH ziklokoek, astelehen honetatik aurrera. 12-16 urte artekoentzat hain zuzen, datozen asteotarako ekitaldi sorta antolatu du Gaztelekuak. Lehen hitzordua gaurko. Imanol Agirretxerekin futbolean jokatzeko aukera izango dute DBH 3ko ikasleek. Hona hemen asteotarako egitarau osoa:

Ekainak 25, astelehena
17:00-19:00 Futbol partida Haranen, Imanol Agirretxe Realeko jokalariarekin. Nori zuzendua: DBH 3.

Ekainak 28, osteguna
15:45-19:30 Zarauzko hondartzara irteera. Nori zuzendua: DBH 1-2.

Uztailak 5, osteguna
10:45-19:00 Donostiara piraguismoa egitera. Nori zuzendua: DBH 2.

Uztailak 6, ostirala
11:00-19:00 Hendaiara irteera. Tren geltokitik hondartzara oinez. Nori zuzendua: DBH 2.

Uztailak 10, asteartea
11:00 Andatza irteera prestatu Gaztelekuan: janaria, kanpinga, guraso baimenak. Nori zuzendua: DBH 3.

Uztailak 12-13, ostegun eta ostirala
Andatzara irteera ostegunean 18:00etan. San Estebanen lo egin. Eta hurrengo egunean buelta, 14:00etan.

Uztailak 19, osteguna
10:45-19:00 Donostiarako irlara egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 20, ostirala
11:00-19:00 Hernaniko igerilekura egun pasa. Nori zuzendua: DBH 1.

Uztailak 27, ostirala
16:00-19:00 Ur jolasak Artzabalen. Nori zuzendua: denentzat.

Uztailak 30, astelehena
17:30-19:30 Udako ekintzen argazkiak ikusi, Gaztelekua txukundu… Nori zuzendua: denentzat. 

Txokoak Aginagan
Bestalde, txokoak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak, egunotarako Aginagan. Goizez, 10:00-13:30 artean, eta ostiralera arte, Aginagako ludotekan ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, joan den larunbata baino lehen izena eman zuten haur eta gaztetxoek.