20 urteko zigor eskaera, 2010eko inauterietan bi gizon sastatzeagatik Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 25a, 00:00

DV-k berri eman dutenez, bihar hasi daiteke, 2010eko inauterietan Usurbilen bi lagun labankadaz zauritu zituen ustezko erasotzailearen aurkako epaiketa. Hedabide berak aurreratu duenez, Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatzen du berarentzat, bi hilketa saiakera egozten baitizkiote. Gainera, baita bi biktimentzako, guztira 53.000 euroko kalte ordaina ere. Aldiz, ustezko erasotzailearen defentsak, urtebete eta lau hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du akusatuarentzat, bi lesio deliturengatik. Gertaerok 2010eko otsailaren 13an jazo ziren, goizeko lehen orduan, Bordatxo eta Txirristra tabernetan.

Iturria: DV.