Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Zerbitzutik urtean zehar antolatu den autoestima tailerreko emakume taldeak, balorazio ezin hobea jasotzen duen idatzia helarazi dio NOAUA!-ri. Hona hemen, ikasturte amaiera honetan, taldeak bidali duen testua bere osotasunean:
Merezi du!!!
Autoestima tailerrean parte hartu duen emakumeak gara eta gutun honen bitartez, ikastaroan ikasitakoa helarazi nahi diegu Noaua!-ko irakurleei.
Tailerra hunkigarria,sakona, kontraesanen sortzailea izan da. Beste angulo batetik ikusi dugu errealitatea. Hainbat hitz datozkigu gogora bertan ikasitakoaren ondoren: irribarrea, malko bat, esku baten berotasuna, laguntasuna, begirada baten ezetza, taldearen sostengua,indarra konplizitatea,hamaika sentipen, pentsamendua dantzan…
Norberak era desberdinean bizi izan du esperientzia; bata bestearekiko konpara ezina dena. Argi izan dugu, hala ere, bakoitza bakarra dela, parerik gabekoa: berezitasunean aberatsak gara eta biziki garrantzitsua da norberak duenaz jabetzearen kontzientzia izatea.
Mila esker Pepa, gure bizitzako laberintoan zehar ibilaldia egin eta bertatik nola irten behar den irakasteagatik.
Eskerrik asko bidaia hau ahalbideratzen duten guztiei: Pepa, Parekidetasun saila, Emakume sailari eta emakumearen eta gizartearen aldaketaren alde egiten duten guztiei.
MILA ESKER!!
JARRAITU NAHI DUGU!!