Erromeria giroan agurtuko ditugu datozen jaiak. Santixabeletako azken arratsalderako, herriko trikitilariak bilduko baitituzte Askatasuna plazan. Urteetan trikitilari izan ditugun hainbat herritar igoko dira txosnetako oholtza gainera. Batentzat baino gehiagorentzat itzulera modukoa suposatuko duen erromeria kutsuko ekitaldi hau, astelehen arratsaldean ospatuko da, 19:30etatik aurrera Askatasuna plazan.
Trikitixa doinuak entzuteko aukera gehiago ere izango da halere, hastear diren jaiotan. Larunbat goizean adibidez, eurek esnatuko dute herria. Goizeko 9:00etatik aurrera, esnadeia trikitilariekin. Dultzaineroekin igandean, eta txistulariekin astelehenean.