Santixabeletako Haurren Eguna antolatzeaz arduratzen den guraso taldeak, prest du guztia ostegun honetako jai egun handirako. Etxeko txikienen gozamenerako ekitaldiz beteriko egun pasa prestatu diete. Goizeko 10:00etan hasiko da ospatzen Haurren Eguna, duela bi urte sortu eta estreinatu zuten abestia kantatuz. Gogoratzen letra? Hemen, jarraian, memoria freskatzeko:
"Primerako Eguna"
Udara heldu da ta festa giroan gera
Etxetikan kalera goizetik arratsera
(BIS)
Primeran pasatzeko orain gure aukera
Ta Usurbilen gainera, ta Usurbilen gainera
Gaurko egun guztia hain berezia degu
Gure_eguna ospatzea degulako helburu
(BIS)
Aztoratuko degu itsaso lur ta zeru
Ez aita eta ez ama ez daude seguru,
ez daude seguru
Urte guztian zehar itxaron deguna
Santixabel jaietan gaur da:
gure eguna, EGUNA, EGUNA
Urtea pasa degu eskolakoen jiran
Itxaroten oporrak noiz etorriko ziran
(BIS)
Estresak jota geunden egun honen desiran
Disfrutatu behar degu gaurko kalejiran,
gaurko kalejiran
Urte guztian zehar itxaroten deguna
Santixabel jaietan gaur da:
gure eguna, EGUNA, EGUNA
(BIS)
Haurren Eguneko egitaraua, eta jaietako gainerako hitzorduak, web orrialde honetako Agenda atalean ikusgai.