Kirol urtea amaitu duten arren, udako oporraldian murgildu aurretik azken hitzordu bat dute eskubaloi taldeek. Granollers Cup txapelketa ospetsuan parte hartuko dute, asteazken honetan, ekainaren 27an. "Mundu mailan eskubaloiko txapelketa handienetako bat da, Kanadatik Australiara eta Errusiatik Txilera, Afrika, Asia eta Europako beste taldeak ahaztu gabe... Munduko ia nazio guztietatik taldeak joaten dira", adierazi dute Usurbil Kirol Elkartetik. Lau eskubaloi talde doaz Granollersera.