Ugarte eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia behin betikoz onartu zuen udalbatzak, atzoko osoko bilkuran. Alde bozkatu zuen Bilduk, Aralar, Hamaikabat eta PSE-EE abstenitu ziren. Mertxe Aizpurua alkateak egitasmo honen inguruko zenbait zehaztasun aurreratu zituen, atzoko saioan. Batetik, 18 etxebizitza berri eraikiko direla Ugarten. Aurreikusiak zeudenak baino lau gehiago. Alkateak berri eman zuenez hain zuzen, etxebizitza behean ere beste lau bizileku eraikiko baitira. Horrez gain, baita espaloi bat ere eraikin inguruan. Eta Aizpuruak gaineratu zuenez, hamar aparkaleku berri ere jarriko dira.
Ingurunea babestuz
Ugarte atari aurrean, haritz handi bat dago egun. Zuhaitz hau babesteko neurri bereziak hartuko dituela iragarri zuen alkateak, atzoko osoko bilkuran.