Pala eta futbol txapelketen finalak, Santixabeletan girotzen joateko

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 27a, 00:00

Gaur amaituko dira azken hileotan jokatu diren bi kirol jardueretako txapelketen finalak; pala eta futbolekoak. Hasteko, 17:30etatik aurrera, eta ezinduen erakustaldi saioarekin batera, emakumezko zein gizonezkoen pala txapelketako azken neurketak jokatuko dira frontoian. Gaueko 22:00etatik aurrera bestalde, ITAYA Gazte Asanbladak antolaturiko futbol txapelketako finala jokatuko da leku berean. 

Kirol hitzordu gehiago ospatuko dira hastear ditugun jaiotan. Hemen, deialdi nagusiak:

Ekainak 30, larunbata
09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
10:30 Umeentzako ginkana, Puntapaxeko zubitik abiatuta.
17:30-19:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

Uztailak 1, igandea
11:30 Herri kirolak: Euskal Herriko trontza eta aizkolari gazteen txapelketa (gizonezkoak).
18:30 Herri kirolak: idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea (gizonezkoak).

Uztailak 2, astelehena
17:00 XL. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).