Haurren Eguneko ospakizunak abiatu dira

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 28a, 00:00

Iritsi dira 2012ko Santixabelak. Ostegun honetan hasiko dira ofizialki herriko festak, baina jada, etxeko txikienak goizean goizetik kalean dira Haurren Eguneko ekitaldiez gozatzen. Puzgarriak kokatu dituzte Dema plazan, Mikel Laboa plazan auto txikietan gidatzeko aukera dago. Eta taldeetan banatuta, ostegun honetako ekitaldi sorta antolatzeaz arduratu den guraso taldeak primeran pasatzeko ginkana berezi bat prestatu diete. Hori guztia gutxi balitz, txu-txu trena ere Usurbilen dugu bueltan. Goiz erditik, Kaxkoan barrena herritarrez betea gora eta behera dabil Kaxkoan barrena. 

Eta hau hasiera baino ez da. Eguerdi parterako eta arratsalderako hitzordu gehiago deitu dira. Txokolate gozoa dastatu, buruhandien inguruan lasterka egin edota Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia ikusteko aukera egongo da. Hona hemen, Santixabeletako gaurko iragarriak dauen ekitaldiak:

Ekainak 28, osteguna

10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako kanta eta dantzarekin.

10:30-13:00 Lehen Hezkuntzakoentzat Ginkana eta haurrentzako jolasak.

13:00 Buruhandiak trikitilariekin.

13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta postrea banatuko da).

15:00-17:00 Umeentzako zurezko jolasak frontoian.

17:00 Txokolatada.

17:00 Parodia eta txosnen irekiera.

Ondoren: Jokoak

17:30 Hipo eta Tomax pailazoak frontoian.

Ondoren, buruhandiak Zumartxan txarangarekin.

19:00 Euskal dantzak txosnetan.

20:00 Txupinazoa frontoi inguruan.

Ondoren, sabel-dantza.

Elektrotxaranga.

21:00 Txosnetan paella jatea eta bertsolariak. (paellarako osagaiak eraman eta norberak bertan egin)

01:00 Txosnetan saltsa-dantza eta berbena. Tartean: bibote eta moño pasarela.