Kirol udalerri bizia dugu Usurbil, eta hasi berri diren Santixabelak horren lekuko izango dira. Begiratu besterik ez dago, astebururako kirol jarduera desberdinak bilduko dituen hitzorduak deitu direla, asteazkenean pala eta futbol txapelketetako finalak jokatu ostean. Deialdion artean, nabarmentzeko beste lehia baten amaiera. XL. Pilota Txapelketako finalak ospatuko baitira, Santixabel egunean, astelehenean. Hona hemen, jubenil eta nagusi mailako finalistek izen abizenak:
JUBENILAK
Labaka-Iruretagoiena / Untxalo-Goñi
(Bidegoien) (Baztan)
NAGUSIAK
Azpiri-Zubiri /Santxo-Landaburu
(Bidegoien) (Usurbil) (Elorrio)
Herri kirolak igandean
Tradizioz, Santixabeletako jai egunean, igandez ospatzen dira herri kirol probak. Aurtengoa ez da salbuespena izango. Goizez, 11:30etatik aurrera Euskal Herriko trontza eta aizkolari gizonezko gazteen txapelketa jokatuko da. Arratsaldez, 18:30etan hasita, lehenbizi idi proba, Olasagasti eta Telleriarekin. Jarraian, harri jasotze erakustaldia. 131 kg pisatzen duena altxatzeko lanetan jardungo du, boskote honek: Telleria II, Eizmendi, Izeta III, Ugartemendia eta Urrutia. 100 kiloko harriarekin erakustaldi bikaina eskainiko dute bestalde, Telleria IV eta Perras gazteek.
Hona hemen datozen egunotarako antolatuak dauden kirol hitzorduak:
Ekainak 30, larunbata
09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
10:30 Umeentzako ginkana, Puntapaxeko zubitik abiatuta.
17:30-19:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
Uztailak 1, igandea
11:30 Herri kirolak: Euskal Herriko trontza eta aizkolari gazteen txapelketa (gizonezkoak).
18:30 Herri kirolak: idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea (gizonezkoak).
Uztailak 2, astelehena
17:00 XL. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).