Danborrada, Adabegi edota dantzariak igandean

Noaua Aldizkaria 2012ko eka. 29a, 00:00

Santixabel bezpera eguna ospatuko da igandean. Kirol hitzorduetan herri kirolak nagusi, baina izango dugu bestelako ekitaldirik ere. Helduen danborrada esaterako. Aurten ere bi emanaldi eskainiko dituzte; lehenengoa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bigarrena, gauerdian hasita. Aurtengoan, haur danborradarik ez da ospatuko azkenean.

Lehenago, eguna, dultzaineroek esnatuta, zanpantzarrak kalejiran ibilik odira 11:30etatik aurrera. Haiekin Aoizko erraldoiak eta dantzariak. Dantzariak aipatuta, herriko taldekoek emanaldia eskainiko dute 13:00etik aurrera. Eguerdian jubilatuak bazkaritarako bilduko dira, Atxega Jauregian. Iluntzerako, txosnetan ere afaria antolatua dago, aldez aurretik patata tortilla txapelketan parte hartu dutenentzat. 

Egun pasa bikaina egiteko aukera etzi, hemen uztailaren 1eko egitarau osoa: 

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak, Aoizko erraldoiak eta dantzariak.

11:30 Herri kirolak. Euskal Herriko trontza eta aizkolari gazteen txapelketa(gizonezkoak)

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.

16:30 Auntoke txapelketa

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak: Idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea

(gizonezkoak)

19:00-21:00 Helduen danborrada.

19:30 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.

21:30 Afaria txosnetan (tortilla)

Ondoren, Adabegi taldea frontoian.

24:00-01:00 Helduen danborrada.

1:30 Bertsio gaua txosnetan.