Jaiak, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2012ko uztailaren 1a

Azken txanpan sartu dira jaiak. Hau da datozen orduetarako eta bihar azken traka erre arteko egitaraua, xehetasun guztiekin. Gaur, Santixabel bezpera, helduen danborrada egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Ikustekoa ere izango da bertsio gaua, txosnetan egingo dena.

Uztailak 1 igandea
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
Egun osoan, dultzaineroak.
11:30 Zanpantzarrak, Aoizko erraldoiak eta dantzariak.
11:30 Herri kirolak. Euskal Herriko trontza eta aizkolari gazteen txapelketa(gizonezkoak).
13:00 Herriko dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30 Auntoke txapelketa.
18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Herri kirolak: Idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea (gizonezkoak).
19:00-21:00 Helduen danborrada.
19:30 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
21:30 Afaria txosnetan (tortilla). Ondoren, Adabegi taldea frontoian.
24:00-01:00 Helduen danborrada.
01:30 Bertsio gaua txosnetan, herritarren eskutik.

Uztailak 2 astelehena
Santixabel Eguna
06:00 Txokolatada.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
12:30 Lore eta salda banaketa Dema plazan.
15:30 XVI. Mus txapelketa txosnetan.
17:00 XL. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).
18:00 Buruhandiak-erraldoiak Zumartxan txarangarekin.
19:00 Manifestazioa, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
19:30 Herriko trikitilarien  erromeria Askatasuna plazan.
23:00 Jaien bukaerako ekitaldia eta azken traka. (Sorgin dantza).
Ondoren, Kubako Morena´s Son  musika taldea frontoian.
Ondoren: Konga eta Ur jolasak.


OHARRAK:
*Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen  pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan.
* Santixabeletan jantzi festa giroan, zatoz koadrodun zapi urdina lepoan jarrita.