Gaur goizaz geroztik, ehunetik gora haur eta gaztetxo, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Udajolas ekimenean parte hartzen dabiltza. Uztailaren 27ra arte, goizero astelehenetik ostiralera, hainbat jolasetan dibertitu edota txango desberdinak egingo dituzte. Atzotik ere, martxan dira Aginagako eta Zubietako udako txokoak. Aginagakoak hila amaitu arte luzatuko dira. Zubietakoek aldiz, abuztuan jarraipena izango dute.