Alduntzinen aurkako zentsura mozioaren eztabaida, ostiralean

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 3a, 00:00

Ostiral honetan, uztailaren 6an aurkeztuko dute Juan Karlos Alduntzin Foru Aldundiko ingurumen alorreko diputatuaren aurkako zentsura mozioa, PSE-EE, EAJ-PNV eta PP alderdiek. Gai honen inguruko eztabaida hiru egun barru burutuko da, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Oposizioko alderdion asmoa salatzeko, biharamunerako, hau da, uztailaren 7rako larunbata, manifestazioa antolatu du EH Bilduk, Donostian. Usurbileginez.com web orrialdeak berri eman duenez, mobilizazioa, 17:30etan abiatuko da Bulebarretik, "Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara"  lemapean.