Udako Antzerki Eguna ospatuko da, uztailaren 14an

Noaua Aldizkaria 2012ko uzt. 4a, 00:00

Aurten ez da Kale Antzerki Egunik ospatu udaberrian, baina zaletuak lasai egon daitezke, formatu txikiagoetan maizago antolatu asmo baititu Txerriki taldeak, arte eszenikoei loturiko hitzorduak. Hasiera batean, urtaro bakoitzeko formatu txikiagoko kale antzerki egun bat ospatuko dela iragarri dute. Lehenengo ekimena, uda honetarako antolatu dute, uztailaren 14rako. Natura edo ingurumen gaiak eta antzerkia uztartuko ditu, hamar egun barru ospatuko den ekimenak. Hona hemen antolatu diren ekitaldiak:   

9:30 "Usurbilgo Kaxkoan dugun natura" ezagutzeko irteera Sutegitik: Jakoba Errekondorekin Usurbilgo natur txoko batzuk ezagutu eta naturarenganako begirada landuko dugu. Doakoa. Iraupena: bi ordu eta laurden.

12:00 "Eguzkiaren bidaia" antzezlana Sutegin. Sarrera: 2 euro (Naturari buruzko marrazkia, idatzia... ekarrita sarrera doan).

15:30-17:30 Antzerki tailerra: Jakoba Errekondorekin egindako ibilbidean oinarritutako eszena laburrak bikoteka prestatuko dira, Galder Perezen laguntzarekin. Potxoenea eta Sutegin. Matrikula: 5 euro. Plaza mugatuak. Izen emateko txerriki@gmail.com

17:30 "Naturbira antzeztua" ekintza ibiltaria. Irteera Sutegitik: trikitixarekin girotutako kalejiran, hainbat geldialdi egin eta antzerki eszena laburrak eskainiko dira. Doakoa.

Antolatzailea: Txerriki.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.