Santixabeletan ospatu den Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako saioa Iker Vicente gazteak irabazi zuen igandean. Otsagabiarrak garaile amaitu zuen, eta bi segundura bukatu zuen bere lana Eneko Otaño beizamarrak. Txapelketan parte hartu zuten baita, Oier Kañamares, Jose Antonio Etxeberria eta Julen Larreak. Lehia nolakoa izan zen ikusteko aukera dago, web orrialde honetako NoauaTB bideoen atalean.