Amaitu dira azken hileotako norgehiagokak, erabakia dago XL. Usurbilgo Pilota Txapelketako garaileak nortzuk diren: nagusien mailan, usurbildar bat dugu Xabier Santxo eta Landaburu elorriotarra. Jokatu zuten neurketako markagailua azken txanpan irauli zuten orain irabazle direnek. 17-20 galtzen zihoazen, baina azkenean, 22-20 amaitu zuten partida.
Jubenil mailan, Labaka eta Iruretagoiena nagusitu dira, 22-14 Untxalo-Goñi bikoteari irabazi ostean. Antolatzaileek txapelketan lagundu duten guztiok eskertu nahi dituzte: Udala, Andazpe elkartea, Peña Pagola, Kima masajeak, Kutxa, Bruño, Easo Container, Hurbilago, Aizpurua autobusak, Bordatxo edaritegia, Carpas Loiola, Saizar sagardotegia eta Aginaga sagardotegia.