Ostegun honetatik, uztailaren 5az geroztik zabalik dago Lanbide Eskolan matrikulatzeko epea hilaren 11ra arte. 2012-2013 ikasturtean, Erdi eta Goi Mailako ziklo desberdinetan trebatzeko aukera izango dute ikasleek; administrazioa eta kudeaketan; elektrizitate-elektronikan; fabrikazio mekanikoan; ura eta energian; produkzio zerbitzu eta mantenuan. Eskabideak bulego ordutegi honetan aurkez daitezke; astelehenetik ostegunera, 9:00-14:00 artean eta 16:00-18:00 artean; eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago: 943 364 600 edo lhusurbil.com