Joan den astetik, Gaztelekukoak udako ekintzetan murgilduak dabiltza. Egunotarako ere hainbat hitzordu lotu dituzte. Gaur adibidez, Donostiara piraguismoa praktikatzera joatekoak ziren (ondoan, iazko argazkia). Eta bihar Hendaiara joan asmo dute. Hona hemen, hurrengo egunotarako egitaraua:
Uztailak 5, osteguna
10:45-19:00 Donostiara piraguismoa egitera. Nori zuzendua: DBH 2.
Uztailak 6, ostirala
11:00-19:00 Hendaiara irteera. Tren geltokitik hondartzara oinez. Nori zuzendua: DBH 2.
Uztailak 10, asteartea
11:00 Andatza irteera prestatu Gaztelekuan: janaria, kanpinga, guraso baimenak. Nori zuzendua: DBH 3.
Uztailak 12-13, ostegun eta ostirala
Andatzara irteera ostegunean 18:00etan. San Estebanen lo egin. Eta hurrengo egunean buelta, 14:00etan.