Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren gaiak, bihar zeresana emango du. Datozen urteotarako alor honetan Bilduk zuzenduriko Aldundiak egin asmo duena aurkeztu eta hilabetera hain justu, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, ingurumen diputatu Juan Karlos Alduntzinen aurkako zentsura mozioa eztabaidatuko dute. Testua joan den astean erregistratu zuten, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiek. Hiru alderdiok gehiengoa dute, Batzar Nagusietan. Zentsura mozio aurkezpen hau salatzeko, EH Bilduk manifestazioa deitu du larunbat arratsaldeko 17:30etarako, Donostiako Bulebarrean. Artean, Aldundiko web orri gipuzkoaberri.net berri ematen ari denez, ostegun honetan Gipuzkoako udalerrietako alkateak herrialdeko erakunde nagusiko ordezkariekin biltzekoak dira. Gai hau izango dute hizpide; hondakinen kudeaketa.